Euskal Herrian bizi diren ANCko kideek Diada eguna ospatzeko mobilizazioak antolatu ohi dituzte. Aurten ere halaxe egin dute, eta bihar elkartuko dira, autodeterminazioa eskatzeko. Lau tokitan antolatu dituzte elkarretaratzeak, 19:00etarako: Iruñean eta Donostian udaletxe atarian, Gasteizen Andre Mari Zuriaren plazan, eta Bilbon, Arriaga plazan.
Iazko urriaren 1ean egin zuten erreferendumean ateratako emaitza betetzeko eskatuko diote Kataluniako Gobernuari: "Azken 12 hilabeteak erabakigarriak izan dira Katalunian, Kataluniar errepublika egiten ari gara", diote.
Independentistek Bartzelonan elkartzeko deia
Asteartean izango da Diada eguna. Orduan, Bartzelonan dauden euskal herritarrei elkartu eta mobilizazio handian batera parte hartzeko deia egin die, bestetik, Independetistak sareak.
Bartzelonako Euskal Etxean elkartuko dira 15:00etan. Handik, kalejiran joango dira Katalunia plazara, 15:30erako. Herritarrei zapi berdeekin eta euskal lurraldeetako banderekin joateko eskatu die independentistak sareak. Guztiak batera joanda, sareak "ikusgarriago" egin nahi du euskaldunek Herrialde Katalaneei dieten elkartasuna.