Gaur goizean Kataluniako Biltzar Nazional ANCrekin bildu da Udalbiltza, Bartzelonan, bi erakundeen arteko harremanak indartu eta ANCk eginiko lanetik irakaspenak ateratzeko. Kataluniako erakundeak gonbidatuta izan zen Diadan Udalbiltza, eta Bartzelonako Sant Jaume plazan izan ziren euskal erakundeko ordezkariak. Kataluniako Gobernuko kontseilariak eta Bartzelonako alkatea ere han izan ziren.
Gaur goizeko bileran, Maite Iturre lehendakariorde eta Nazioarteko arduradunak, Iratxe Lopez de Aberasturi lehendakariordeak eta Xanti Kiroga zuzendariak hartu dute parte Udalbiltzaren izenean, eta Pere Puges harreman politiko eta instituzionalerako arduradunak, Oriol Sallas diruzain eta sustapen arduradunak eta Jordi Martinez idazkariak osatu dute ANCren ordezkaritza.
Ondoren, Kataluniaren independentziaren aldeko udalen elkarte AMIrekin bildu dira Udalbiltzako kideak Vicen.