Euskal presoak

Ander Geresta aske geratu da

Gabiriarrak hamasei urte egin ditu preso. Monterroxoko (Lugo, Galizia) espetxetik irten da gaur goizean.

Ander Geresta senide eta lagunekin, espetxetik atera berritan. GOIERRIKO HITZA
Janire Arrondo-Goierriko Hitza
2015eko ekainaren 6a
12:44
Entzun

Gaur goizean gelditu da aske Ander Geresta Azurmendi (Gabiria, 1978) preso goierritarra, Monterroxoko (Lugo, Galiza) kartzela atzean utzita. Frantzian eta Espainian, guztira, hamasei urte egin ditu espetxean. Harrera beroa egin diote kanpoan zain zituen senide eta lagunek.

2000an atxilotu zuten Geresta, Bordelen (Frantzia), Jendarmeekin izandako tiroketa bat tarteko. Lehen epaiketan hamabi urteko kartzela zigorra jarri zioten, baina kasua ikuskatu zuen beste epaitegi batek hamaseira igo zuen zigorra.

Frantzian zigorra bete zuen urteetan hainbat arazo izan zituen presoak. Moulins-Yzeureko kartzelan pasa behar izaten zituzten miatzeak zirela eta, gose eta egarri greba egiteko erabakia hartu zuen gabiriarrak. Protesta gogorraren ondorioz, ospitalera ere eraman zuten. Hainbat euskal erakunde harremanetan jarri ziren kartzelako zuzendaritzarekin, presoenganako tratua hobe zezatela eskatzeko; zuzendariak entzungor egin zuen. 2012ko maiatzean espainiaratu zuten, eta, geroztik, hainbat espetxetatik igaro da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.