ESPETXE POLITIKA

Ander Mujika eta Fermin Martinez presoak gerturatu ditu Frantziak

Saint Martin de Ren zeuden preso, eta Mont-de-Marsango kartzelara eramango dituzte.

Eragile politiko eta sozial ugari, Mont-de-Marsango espetxe atarian. BOB EDME
2018ko irailaren 19a
07:50
Entzun

Ander Mujika Andonegi preso donostiarra eta Fermin Martinez Bergara lodosarra gaur 14:30 aldera atera dituzte Saint Martin de Reko espetxetik, Naiz.eus-ek jakinarazi duenez. Mont-de-Marsango presondegira (Okzitania) eramango dituzte. Euskal Herritik 550 kilometrora dago Saint Martin de Re.

Frantziako Justizia Ministerioak urtarrilaren erdialdean iragarri zuen gerturatzeei ekingo ziela, eta nagusiki Mont-de-Marsanera eta Lannemezanera hurbiltzen ari da euskal presoak. 22 dira orain arte lekualdatutakoak, nahiz eta batzuk aske geratu diren jada. Altsasu (Nafarroa) erreferentzia gisa hartura —hala egiten du Etxerat-ek—, Mont-de-Marsango kartzela Euskal Herritik 160 kilometrora dago; Lannemezangoa, 230era.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboko 48 preso daude Frantziako Estatuko kartzeletan; gaurko bi mugimenduak aintzat hartuta, 48 horietatik hamabi daude Mont-de-Marsanen, eta hamahiru Lannemezanen (bien artean, 25).

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.