Abiadura handiko trenaren (AHT) beste hiru zati egiteko lanak eskaini ditu Jaurlaritzak: Andoain-Urnieta, Urnieta-Hernani eta Antzuola-Ezkio-Itsaso. 352,8 milioi euro erabiliko ditu Eusko Jaurlaritzak hiru zati horiek eraikitzeko. Helburua da 761 milioi euro erabiltzea urte hau amaitu aurretik, Iñaki Arriola Etxebizitza, Garraio eta Herrilan sailburuak atzo prentsaurrean jakinarazi zuenez.
Urnieta eta Hernani arteko zatiak 80 milioiko aurrekontua du, et a 34 hilabetean egiteko epea. Antzuola eta Ezkio-Itsaso artekoak 128,9 milioi euroko aurrekontua du, eta 65 hilabeteko epea. Andoain eta Urnieta artekoak 144,9 milioi euroko aurrekontua eta 35 hilabeteko epea.
Iñaki Arriolak atzo adierazi zuenez, hiru zati horiek eskainita Eusko Jaurlaritzak «urrats garrantzitsua» egin du duen helburua betetzeko, alegia, aurten 761 milioi euroko gastua egin izana azpiegitura honetan.
Lanak, 2016rako
Hala, Iñaki Arriolak adierazi zuenez,Jaurlaritzak espero duAHTaren lanak 2016rako bukatzea. Bergara eta Antzuola arteko zatia hasi berri dira eraikitzen, eta, hala, sei dira dagoeneko martxan diren azpiegitura honetako zatiak Gipuzkoan. Urtea amaitu arretik, obraren %60 martxan izatea espero du Jaurlaritzak.
Andoain eta Hernani arteko AHTa egiteko lanak eskaini dituzte
Antzuola eta Ezkio-Itsaso artekoa ere eskaini dute, eta 352,8 milioi euro gorde dituzte haiek egiteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu