Gaur hamar urte itxi zituen Espainiako Poliziak, Auzitegi Nazionalaren aginduz, Egin egunkaria eta Egin Irratia eta, hori gogoratzeko eta salatzeko, Egin-eko eta Egunkaria-ko langile ohi talde batek auto karabana deitu du gaurko.
Protesta 11:00etan abiatu dute Andoaindik (Gipuzkoa), Martin Ugalde Kultur Parketik, eta Hernanira (Gipuzkoa) joan dira 30 bat autotan, Eziago poligonora, Egin-en egoitza zegoen tokira.
Komunikabideak
Andoaindik Hernanira auto karabana egin dute, 'Egin'-en itxieraren 10. urteurrenean
Martin Ugalde Kultur Parketik abiatu dute protesta ekimena, 'Egin'-eko eta 'Egunkaria'-ko langile ohi talde batek antolatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu