Sutea

Andoainen bi kamioi kiskali dituen sua nahita piztu dutela ondorioztatu du Ertzaintzak

Kale erasoekin zerkusirik ote duen ikertzen ari direla azpimarratu du Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Enpresa berekoak dira bi kamioiak, eta bart goizaldean erre dituzte.

2010eko abuztuaren 16a
13:07
Entzun
Bart goizaldean Andoainen (Gipuzkoa) kiskali diren bi kamioiei nahita eman dietela su ondorioztatu du Ertzaintzak hainbat ikerketa egin ondoren. Hasieratik hipotesi horrekin ibili da, bi kamioien artean metro batzuetako tartea baitzegoen. Orain, kale erasoa den edo ez ari dira ikertzen.

Goizaldeko hiru eta erdiak inguruan eman diete su kamioiei, Andoaingo kale batean, GI-131 errepidetik hurbil. Lantegi baten aurrean zeuden aparkatuta, eta bi kamioiak enpresa berekoak dira. Nolanahi ere, Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ez du argitu zein lantegiren aurrean zeuden eta zein enpresatakoak ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.