Suteak

Andoaingo Buruntza mendian, Oñatiko Urtigainen eta Azkarateko gainean piztutako suteak itzaltzea lortu dute suhiltzaileek

Orozko mendietan herenegun piztu zen suteari beste hiru sutek jarraitu die Gipuzkoan. Lehena Andoaingo Buruntza mendian piztu zen atzo arratsaldean, eta 25 heltarea zelai kiskali ditu. Bigarrena, Oñatiko Urtigain inguruan piztu da bart goizaldean, Arantzazuko Santutegira bidean, eta hamar hektarea pinudi erre ditu. Gaur goizean, berriz, Azkarateko gainean piztu da sua, eta hamabost urteko pinudi baten 6.000 metro koadro erre ditu. Sute guztiak kontrolpean daude, baina suhiltzaileek bertan jarraitzen dute sugarren bat berriz pizten bada ere.

2003ko abuztuaren 6a
19:19
Entzun
Donostia, Tolosa eta Ordiziako suhiltzaileek Andoaingo Buruntza mendian piztutako sua kontrolatu eta itzultzea lortu dute gaur goizaldean. Herrizaingo sailaren arabera, atzo arratsaldeko 15:30ak aldera piztu zen sua Rezola enpresako harrobiaren inguruetan, eta arratsalde guztia eta gauaren zati bat behar izan zuten sua itzultzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiko mendi arduradunek diotenez, baten batek su txikiren bat piztu ondoren sortu zen sutea eta 25 hektarea zela kiskali eta txabola batean kalteak eragin ditu.

Oñatiko Urtigain inguruan goizaldean piztu da sua, Arantzazuko Santutegira bidean, Araotz auzoan. Suteak hamar hektarea pinudi kiskali ditu. Suhiltzaileak bertan daude oraindik, sugarren bat edo beste ez baita guztiz itzali.

Gaur goizean, berriz, Azkarateko gainean piztu da sua, eta Azkoitia eta Elgoibar lotzen dituen errepidearen albo batean dagoen hamabost urteko pinudi baten 6.000 metro koadro erre ditu.

Horiez gain, Itsasondo, Aralar eta Berrobin garu gauean su txikiak piztu direla azpimarratu du Gipuzkoako Foru Aldundiko mendi zerbitzuak, baina hirurak berehala itzali dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.