Astelehen arratsaldean gertatu zen ezbeharra. Antxon Leunda Labaka da erori den gizona, eta Jean Arlaud gaineko (3.065 metro) tontorretik jaisten ari zela amildu zen, ehun metroko altueratik.
Oihu batzuk entzunda, larrialdi zerbitzuetara deitu zuen lekuko talde batek. Bertara joan ziren larrialdi zerbitzuak helikopteroz, baina ezin izan zuten gizona onik atera. Frantziako Polizia ikertzen ari da ezbeharraren nondik norakoak.