Andoaingo Udalak bertan behera utzi du behin-behinean Azpikola 2004 SL enpresa Azpikolako harrobian abiadura handiko trenarekin (AHT) lotuta egiten ari den lanen baimena, "irregulartasunak" direla-eta.
Udalak azaldu duenez, aurreko udal gobernuak baimena eman zion enpresari harrobian AHTko lanak has zitzan, baina enpresak ez du oraindik horretarako beharrezkoa den ekintza baimenik. "Ingurumenaren Babeserako Legearen eta Lurzoruaren Legearen arabera, udalek ezingo dute lan baimenik eman ekintza baimena izan arte", argitu du.
Horregatik, lanak hasteko baimena atzeratzea erabaki du Andoaingo Udalak, ekintza baimenarekin zer gertatzen den argitu arte.