Amutxastegiri, bere sendiari eta PSE-EEri euren elkartasuna adierazteaz gain, Andoaingo Udaleko bozeramale batzordeak horrelako erasoak egiten dituztenak "faxistak" direla azpimarratu du Mikel Arregi zinegotziak: "Pertsonak eta alderdiak beldurtzea helburu duten ekintza hauek guztiz gaitzezten ditugu, eta gogorazi nahi dugu Andoaingo herritarrak direla bere botoen bidez Amutxastegi zinegotzi hautatu dutenak. Horrenbestez, gutxi batzuek ezin dute beren burua botorik eman ez diren herri baten ordezkari bihurtu. Hori guztiz ekintza faxista da".
Hirugarrenik, Andoain izaera ideologiko orotariko herritarrak bakean elkarbizitzen hartuko dituen herria izan dadin lan egingo dutela esan dute mozioa sinatu duten PSE-EEko, PPko, EAJ-EAko eta EB-IUko ordezkariek. Gaur arratsaldean, PSE-EEk deituta kontzentrazioa egingo da gaur arratsaldeko 19:00etan Andoaingo udaletxearen atarian Estanis Amutxastegik jaso duen erasoa salatzeko.
Amutxastegiren aurkako ekintza
Andoaingo Udaleko bozeramale batzordeak Amutxastegiren aurkakoa bezalako erasoak egiten dituztenak "faxistak" direla azpimarratu du
Andoiango Udaleko bozeramaileen batzordeak Estanis Amutxastegi Andoaingo PSE-EEko zinegotziaren etxean atzo ilunabarrean egin zuten erasoa gogor gaitzetsi du. Amutxastegiren kontra egiten duten bosgarren erasoa da; bera ez zegoen etxean, baina bere alaba bai. Andoiango korporazioak elkartasuna adierazi dio, "faxistak" deitu horrelako erasoak egiten dituztenak eta "elkarbizitzaren alde lanean jarraitzeko asmoa" azaldu dute. Gaur arratsaldean, PSE-EEk deituta kontzentrazioa egingo da gaur arratsaldeko 19:00etan Andoaingo udaletxearen atarian Estanis Amutxastegik jaso duen erasoa salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu