Batasunaren legez kanporatzea

Andoaingo udaletxearen okupazioan ez zuela parte hartu, baina ekintza baketsua izan zela deklaratu du alkate ohiak

Baliogabetutako herri plataformek urriaren 16an Andoaingo (Gipuzkoa) udaletxean egin zuten ekintza dela eta, inputatu gisa deklaratu du gaur Jose Antonio Barandiaran herri horretako alkate ohiak. Berak ez zuela udaletxearen okupazioan parte hartu deklaratu du Barandiaranek Tolosako (Gipuzkoa) epaitegian, baina, nolanahi ere, ekintza hura baketsua izan zela nabarmendu du.

2004ko azaroaren 24a
16:34
Entzun
Urriaren 16an baliogabetutako herri plataformetako 200 bat ordezkari Andoaingo udaletxera sartu ziren eta barruan izan ziren denbora batez beren egoera salatzeko. Horren harira, Tolosako 3. Epaitegiak ikerketa ireki zuen egungo alkateak, PSE-EEko Jose Antonio Perez Gabarainek, salaketa jarri ostean, eta hainbat lagun inputatu gisa deklaratzera deitu ditu desordena publikoak, egoitza publikoaren bortxatzea eta kalteak eragitea leporatuta.

Jose Antonio Barandiaran Andoaingo alkate ohia, EHkoa, izan da deklaratzen lehena, gaur goizean. Barandiaranek esan du berak ez zuela ekintza hartan parte hartu, baina nolanahi ere, baketsua izan zela.

Barandiaranek deklaratu behar zuela eta, jende mordoska bat batu da Tolosako Epaitegi atarian eta "apartheid politikoaren aurkako" pankarta zabaldu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.