Fiskalak zortzi urteko zigorra eskatu zuen Andoni Azpiazu (Azkoitia, Gipuzkoa) preso ohiarentzat, 1999an bi etakide etxean hartu zituela egotzita, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du frogatutzat eman Azpiazuk bi lagun haiek erakunde armatuko kide zirela zekienik eta absolbitu egin du.
Azpiazu lehengoan astean utzi zuten libre. 2007ko ekainaren 12an atxilotu zuten Mexikon, ETArekin harremanak izatea egotzita. Ondoren Espainiara eraman zuten. Duela bi aste Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu egin zuten eta behin-behineko askatasuna eman zioten.
Euskal presoak
Andoni Azpiazu absolbitu egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu