Andoni Cabello euskal presoa askatu dute, 24 urte espetxean igaro eta gero. Castello I kartzelatik irten da, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.
1991n espetxeratu zuten Cabello, eta 2013ko martxoaren 21ean zen libre geratzekoa. Parot doktrina ezarri zioten, eta zigorra 2021. urtera arte luzatu.