Andoni Diaz auzipetua gaixo dago eta proba batzuk egin behar dizkiote. Proba horien emaitzak jakin arte epaiketa ez hastea erabaki dute. Hori dela eta, bihar arte eten dute 18/98 auziko epaiketako gaurko saioa. Bestalde, epaiketari dagokionez aste honetan dira amaitzekoak guardia zibilen deklarazioak.
Gara.net webgunearen arabera Andoni Diazek pankreatitisa du eta hainbat proba egin behar dizkioete.
Kepa Landa abokatuak, proba horien emaitzak jakin arte gaurko auzi saioa ez hastekoeskatu du. Landak nabarmendu du, Andoni Diazek epaiketan egoteko eskubidea duela eta epaileak berak esan zuela auzipetu guztiek saio guztietan egon behar zutela.
Angela Murillo epaimahaiko presidenteak auzi saioa bihar arte etetea erabaki du.
Guardia Zibilen deklarazioak aste honetan dira amaitzekoak
Joan den irailaren 11tik guardia zibilak aritu dira deklaratzen '18/98 auziko' epaiketan, aditu gisa, akusazioak eramanda. Deklarazio horiek aste honetan amaituko direla pentsatzen da.
Gaur ekin diote berriro '18/98 auziko' epaiketari, Guardia Zibileko "adituen" deklarazioarekin. Horrenbestez,azken hilabetean guardia zibilen deklarazioak entzun dira epaiketa aretoan. Txanda hori aste honetan amaitzea espero da. Ondoren, Espainiako Poliziako Informazio Unitate Zentraleko kideak hasiko dira deklarazioa ematen.
'18/98 auziko' epaiketa
Andoni Diaz gaixo dagoela eta, epaiketa eten dute bihar arte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu