presoak eta iheslariak

Andoni Hernandez Ibarluzea iheslaria hil da Baionan, erietxean

Leioakoa zen. 1987an egin zuen ihes etxetik.

2015eko irailaren 12a
14:04
Entzun

Andoni Hernandez Ibarluzea leioar iheslaria hil da Baionan, erietxean zegoela. 1987an egin zuen ihes etxetik, emaztearekin. Hasieran Frantziako Estatura joan zen, gero Uruguaira. Frantziara itzuli zenean, Pauen atzeman egin zuten, ETArekin lotuta, eta zenbait tokitan konfinatuta egon zen. 1995ean beste hainbat euskal iheslarirekin batera konfinamendua hautsi zuen. 1998an berriro atxilotu zuten, baina aske geratu zen. Arbonan (Lapurdi) bizi zen.

Sortuk elkartasuna agertu dio sendiari, eta gatazkaren konponbidean pausoak emateko eskatu du. "Andoni, preso eta iheslarien kolektiboko gainerako kideen modura, Euskal Herriko gatazkaren konponbidean eragile politiko aktiboa izan da. Berriro esatera gatoz bakerako garai berriak eta gatazkaren konponbideak preso eta iheslariak Euskal Herriratzeko politikak behar dituela".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.