Hil berria

Andoni Lekuona soziologoa hil da

Nekazaritzari buruzko lanek egin zuten ezagun; kantugintzak ere bai, Julen eta Juan Mari anaien alboan hartu zuen zaletasuna, jaioterrian, Oiartzunen

arantxa iraola
2017ko abenduaren 31
17:50
Entzun

Oiartzunen (Gipuzkoa) 1932an jaioa zen Andoni Lekuona, euskal kulturerantzat izen ezagunak utzi dituen familia batean; Manuel Lekuona apaiza, euskal letren ikertzailea, osaba zuen, eta Juan Mari Lekuona poeta eta Julen Lekuona kantaria anaiak. 36ko gerrak markatutako familia ziren; Martin Lekuona osaba Francoren aldekoek hil baitzuten. "Haren aztarnak non dauden ere ez dakigu", salatu zuen orain dela urte batzuk fusilatutakoei egindako omenaldi batean, eta belaunaldi harekiko aitortza agerian utzi zuen. "Hilda egongo dira, baina ez ahaztuta".

Parisen egin zituen soziologia ikasketak Andoni Lekuonak, eta nekazaritza ekonomian espezializatuta zegoenez, hainbat obra esanguratsu idatzi zituen alorrean; Baserriko irabazbideak dago, esaterako, horien atzean. Siadeco ikerketa elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Etxean kanturako zaletasuna jasoa nola zuen, hainbat letra eta itzulpen egin zituen hark ere. Ostiralean hil zen eta hileta elizkizuna asteazkenean egingo da, Oiartzungo San Esteban parroki elizan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.