EITB-ko zuzendaritza Auzitegi Nazionalean

Andoni Ortuzar: "Juridikoak baino arrazoi politikoak egon daitezke auzi honen atzean"

Andoni Ortuzar EITBko zuzendari nagusia, Bingen Zubiria ETBko burua eta Julian Beloki Euskadi Irratiko koordinatzaile nagusia Espainiako Auzitegi Nazionalean izan dira gaur ETAko hiru kideri maiatzean egindako elkarrizketa baten inguruan azalpenak emateko. Guillermo Ruiz Polanco epaileak argibideak eskatu dizkie bideo hori nola iritsi zitzaien jakiteko. Hiruek garbi ikusten dute beren jokabidea profesionala izan zela, "ez dagoela deliturik" eta horregatik eskatuko du bihar beraien abokatuak ikerketa albo batera utz dezatela.

2003ko urriaren 14a
17:18
Entzun
Ordu erdi iraun deklarazio hartzeak Auzitegi Nazionalean. Fiskalak ez du akusaziorik egin EITBko zuzendarien kontra eta informazioa eskatzera mugatu da. Bestalde, ETAren agerraldiko audio eta bideo zintak nola iritsi zitzaizkien galdetu die epaileak baita materiala plazaratzeko erabakia nork hartu zuen.

Bingen Zubiria ETBko zuzendariak adierazi zuenez, argi gelditu da bideo horren emankizunaren atzean ez dagoela inolako deliturik. Zubiriaren esanetan, komunikazio hedabide orok jokatuko lukeen bezala jokatu zuen EITBk, informazio ematea delako komunikabideen eginkizuna. "Uste dugu gaurko agerraldi honetan argi geratu delaez zegoela batere arrazoirik eta motiborik gaur hona etortzeko eta hona deituak izateko", zehaztu du.

Andoni Ortuzar EITBko zuzendari nagusiaren esanetan Konstituzio epaitegiak berak baimentzen du era horretako informazioen emankizuna, eta haren ustez, juridikoak baino arrazoi politikoak egon daitezke auzi honen atzean.

Fiskalak eta partikular batek egin zuten salaketa, eta bi ekimenek bat eginik bultzatu dute epailearen ikerketa. Defentsa abokatuak bihar bertan eskatuko du auzia bertan behera uztea, inolako deliturik ikusten ez duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.