politika

Andoni Zengotitabengoa Portugalen epaituko dute Espainiara bidali aurretik

Ustezko etakidea martxoaren 11n atxilotu zuen, Lisboako aireportuan.

2010eko martxoaren 31
18:38
Entzun
Lisboako Auzitegiak onartu egin du Andoni Zengotitabengoa ustezko etakidea Espainiaratzea, baina hori egin baino lehenago berak epaituko du. Obidos herriko etxe batean lehergaiak eduki izana egozten diote.

Zengotitabengoa martxoaren 11n atxilotu zuen Portugalgo Poliziak, Lisboako aireportuan. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskatu du haren estradizioa, ETAko kidea dela jota.

Lisboako Auzitegiak berak otsailaren 25ean erabaki zuen Garikoitz Garcia eta Iratxe Yáñez ustezko etakideak ere Espainiara bidaltzea, eta gaur berretsi egin du hango Gorenak. Biok urtarrilaren 9an atzeman zituzten Portugalen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.