JAIAK

Andra Mari Zuriaren jaiak abian dira, eta, Donostiako Aste Nagusia, ate joka

Gasteizen gaur dute egun handia. Donostiako festak, berriz, larunbatean hasiko dira.

jon eskudero
2013ko abuztuaren 5a
14:07
Entzun

Gasteizko Andre Mari Zuriaren jaiak abian dira. Asteburuan bota zuten txupinazoa, eta jai giroan bete-betean sarturik daude gasteiztarrak. Gaurkoa egun handia dute, blusen eguna ospatzen ari baitira. Hori bai, bihartik aurrera ere izango da zer ikusirik eta zer gozaturik. Gasteizko Aste Nagusia amaitzearekin bat, berriz, Donostiakoa hasiko da. Hain zuzen ere, larunbatean egingo dute kanoikada. Boluntario talde bat izango da protagonista.

Arabako eta Gipuzkoako hiriburuetako jaiez gain, Euskal Herriko hainbat herritan izango dira festak aste honetan. Besteak beste, Nafarroan izango da zer aukeratua. Leitzan, Sunbillan eta Aoizen jaiak dituzte. Gipuzkoako kostaldean ere izango dira jaiak. Aian, Getarian eta Zarautzen ekitaldi ugari egingo dituzte. Azken herri horretan azken portuko jaiak ospatuko dituzte. Bizkaian, berriz, Getxoko portu zaharreko festak izango dira protagonista. Hona aste honetako jaien mapa interaktiboa: 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.