Andre baserritarren legea egingo du Jaurlaritzak
GASTEIZ. Baserri munduan emakumeek jasaten duten «diskriminazioa» amaitu nahi du Eusko Jaurlaritzak, eta legea prestatzen ari dela jakinarazi du. Jose Luis Anda Landa Garapenerako sailburuordeak esan du egiten duten lana aitortuko dietela, eta dituzten eskubideak ere bai. Legeak «adostasuna» izango duela aurreratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu