Andre bat atxilotu dute, beste bati labana sartzea egotzita
BILBO. Ertzaintzak 40 urteko emakume bat atxilotu zuen herenegun Bilbon, beste bati labana sartzea egotzita. Ustez, liskarra izan zuten biek. Patruila batek Nicolas Alkorta kalean aurkitu zuen zauritutako andrea. Zauriak zituen sabelean, eta erietxera eraman zuten. Han baieztatu zuten gibelean ere bazituela zauriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu