EZBEHARRA

Andre bat eta gizon bat hil dira Getxon eta Errenterian, bi ezbeharretan

Areetako kaian zela, uretara erori da emakumea. Aldura bailaran erorita hil da gizona.

2015eko ekainaren 9a
08:26
Entzun

Getxon gertatutako ezbeharrean, uretara erori da andrea. Bertara joan dira larrialdi zerbitzuak eta emakumea uretatik atera dute, baina ezin izan dute ezer egin hari bizirik eusteko, eta itota hil da.

Errenterian, berriz, Aldura bailaran erori da gizonezkoa. Bizirik zegoen larrialdi zerbitzuek artatu dutenean, baina hil egin da geroago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.