Andre bat ezkaratzean erditu da, Galdakaon

2010eko azaroaren 12a
00:00
Entzun
BILBO. Emakume bat etxeko ezkaratzean erditu zen atzo, Galdakaon (Bizkaia). DYA elkarteak emandako datuen arabera, eguerdi aldera dei bat jaso zuten, Sollube kaleko ezkaratz batean andre bat erditzen ari zela esanez. Berehala bertaratu ziren, eta andreari umea izaten lagundu zioten. 12:37 inguruan jaio zen haurra. DYAko kideekin batera, Osakidetzaren larrialdietarako anbulantzia bat ere bertaratu zen erditzea izan zen lekura. Ama-umeak Gurutzetako erietxera eraman zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.