Andre bat hil da A-8an, kamioi batek harrapatuta
LIENDO. 39 urteko emakume bilbotar bat hil zen atzo A-8 autobidean, Liendon (Kantabria, Espainia), kamioi batek harrapatuta. Andrearen ibilgailua errepidearen bazterrean geldituta zegoen, haren semeetako bat ondoezik zegoelako; hari laguntzen ari zitzaiola jo zuen kamioiak autoa. Kotxean zihoazen senarra eta bi umeak onik daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu