Andre bat hil da autoak zuhaitz bat jota Luhuson
LUHUSO. Auto istripu baten ondorioz emakume bat hil zen igandean Luhuson (Lapurdi), eta beste bi pertsona larri zauritu ziren. Istripua 13:00 aldera gertatu zen, 918 bidean, Luhuso parean, Donibane Garaziko norantzan. Jendarmeriaren arabera, hildakoa zihoan autoa errepidetik irten zen, eta zuhaitz bat jo zuen. Emakumea momentuan zendu zen; bi zaurituak, berriz, Baionako erietxera eraman zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu