70 urteko emakumezko bat hil da gaur bart goizaldean Donostia Ospitalean, atzo autobus batek harrapatu eta eragin zizkion zauri larrien ondorioz.
Donostiako Udaleko iturriek azaldu dutenez, atzo iluntzeko zazpiak eta laurden aldera gertatu zen ezbeharra Okendo kalean. Lekukoen arabera, zebrabidetik zortzi bat metrora gurutzatu zuen emakumeak errepidea, semaforoa gorri zegoela, eta autobusak harrapatu egin zuen.
Ezbeharra
Andre bat hil da Donostian, autobus batek harrapatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu