Andre bat hil da Eibarren, auto batek harrapatuta
DONOSTIA. Adineko andre bat hil zen atzo goizean, Eibarren (Gipuzkoa), auto batek harrapatuta. 82 urteko andrea oinezkoentzako igarobide batetik pasatzen ari zela auto batek aurrean eraman zuen. Ospitalera bidean hil zen. Ezbeharra gertatu den igarobideak ez du semafororik. Eibarko Udaltzaingoaren arabera, pasabide hori baino lehenago dago semaforo bat, eta hura berdean jarri zenean abiatu zen autoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu