ezbeharra

Andre bat hil da Eibarren, auto batek harrapatuta

Oinezkoentzako igarobidetik ari zen pasatzen. Ospitalera bidean zendu da.

2010eko urriaren 8a
14:22
Entzun
Adineko andre bat hil da gaur goizean, 10:00etan, Eibarren (Gipuzkoa), auto batek harrapatuta. Eibarko Udaltzaingoak jakinarazi du 82 urteko andrea oinezkoentzako igarobide batetik pasatzen ari zela auto batek aurrean eraman duenean. Ospitalera bidean hil da emakumea.

Ezbeharra gertatu den igarobideak ez du semafororik. Udaltzaingoaren arabera, pasabide hori baino lehenago dago semaforo bat, eta hura berdean jarri denean abiatu da autoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.