Andre bat hil da Tuteran, auto batek harrapatuta

2012ko apirilaren 11
00:00
Entzun
TUTERA. 50 urteko emakume bat hil zen atzo, A-68 errepidean Cortes parean ibilgailu batek harrapatuta. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, herenegun iluntzean gertatu zen ezbeharra. Autoan zihoan andrea, semearekin. Emakumea ondoezik sentitu eta autotik irten zen, eta une horretan harrapatu zuen besteauto batek. Zauri larriak eragin zizkion kolpeak, eta Tuterako erietxera eraman zuten. Ospitalean zendu zen, 01:30 aldera. Hospitalet de Llobregaten (Herrialde Katalanak) bizi zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.