Imarkoainen hilda agertutako emakumea janariarekin itota hil zen

Gasolindegi baten ondoan agertu zen emakumea, hilik, auto baten barruan. Foruzainen ikerketaren arabera, berez hil zen, itota.

Imarkoaingo gasolindegiko aparkalekua, artxiboko irudi batean. BERRIA
Imarkoaingo gasolindegiko aparkalekua, artxiboko irudi batean. BERRIA
2024ko martxoaren 26a
08:30
Entzun

Emakume bat hilik topatu zuten igande goizean Imarkoaingo gasolindegi batean (Nafarroa). Hango langileek topatu zuten gorpua, auto baten barruan, eta abisu eman zioten Foruzaingoari. 08:30 aldera azaldu ziren poliziak bertara, eta heriotza egiaztatu zuen.

Lehen ikerketan, foruzainek ez zuten indarkeria zantzurik antzeman emakumearen gorpuan. Hala ere, ikerketa zabaldu zuten, eta Auzi Medikuntzako Nafarroako Institutura igorri zuten gorpua, autopsia egiteko eta heriotzaren inguruabarrak argitzeko.

Autopsiak argitu du emakumea berez hil zela, itota, jaten ari zela; zehazki, opilak jaten ari zela uste dute. Artxibatu egin dute auzia hartara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.