Martxoak 8. Emakumeen Eguna

Andre bat ospitalera eraman dute, ustez bikotekideak zauritu ostean

Denda batera sartu zen ihesean emakumea, eta ertzainek zaurituta aurkitu zuten; atxilotu egin dute bikotekidea

Erredakzioa
Bilbo
2012ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Emakume bat ospitalera eraman behar izan zuten herenegun arratsaldean Ugaon (Bizkaia), ustez bikotekideak egindako zauriengatik. Begi ingurua, lepoaldea eta garondoa ubelduta zeuzkan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Gainera, emakumeak ertzainei esan zien labana batekin mehatxu egin ziola bikotekideak eta etxetik ihesi denda batera joan zela babes eske. Andrearen bikotekidea atxilotu egin du Ertzaintzak.

Larrialdi deia arratsaldean jaso zuen Poliziak. Jakinarazi zioten gizon batek eraso egin ziola bikotekideari; etxeko altzariak-eta apurtzen hasi zen ustezko erasotzailea, eta, ondoren, bikotekidea jo zuen. Andrea zaurituta aurkitu zuten ertzainek, eta anbulantzian eraman zuten. Gizona ere topatu zuten, eta, Ertzaintzaren arabera, ihes egiten saiatu zen. Harrapatu zuten, nolanahi ere. 42 urte ditu, eta atxilo hartu zuten.

Urruntzeko agindua hautsita

Beste gizon bat ere atxilotu zuen herenegun Ertzaintzak, genero indarkeriaren harira. Errenterian (Gipuzkoa) atzeman zuten, bikotekidearengandik urruntzeko agindua hautsi zuelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.