Andre batek ez du bikotekidea salatu nahi izan, poliziek gizonaren erasoa ikusi arren
Udaltzainek ikusi erasoa kalean, eta gizon bat atxilotu zuten herenegun goizaldean Gasteizen, bikotekide ohiari eraso egitea egotzita. Hiriko udaltzaingoak azaldu du kalean zebiltzan polizia batzuek ikusi zutela gizona andreari jazartzen: iletik heldu, eta ukabilkada bat eman zion. Inguratu, eta ikusi zuten andreak bazituela indarkeria arrastoak. Hark jakinarazi zien bikotekide ohia zuela gizona, eta denbora zela banandu zirela. Udaltzainek gizona atxilotu zuten, emakumeari erasotzea leporatuta. Andreak uko egin dio gizonaren aurka salaketa jartzeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu