Ertzaintzako iturriek Efe berri agentziari adierazi diotenez, Iurretako Maspe kalean gertatu zen ustezko erasoa, 16:00ak aldera. Minutu batzuk geroago atxilotu zuten gizona, han inguruan. Emakumezkoa Galdakaoko ospitalera eraman zuten, azterketa mediku bat egiteko.
Iurretako Udalak aho batez gaitzetsi du gertatutakoa, eta horrekin batera, babesa agertu dio emakumeari, eta bere eskura jarri ditu "baliabide guztiak".
Gainera, Anderebidek gaurko deitutako elkarretaratzearekin bat egiteko deia egin die herritarrei. Goiuria kulturgunean elkartu dira, 20:00etan.