Ertzaintzak 27 urteko gizon bat atxilotu zuen herenegun gauean Bilbon, emakume bati sexu ukituak egin eta laidoztatu zuelakoan. 23:30 inguruan Ertzaintzak dei bat jaso zuen, Iturritza kalean hainbat pertsona borrokan ari zirela esanez. Patruila bat hara bertaratu, eta hainbat gizon eta emakume liskarrean ari zirela ikusi zuten.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera, gizonetako batek zauria zuen buruan, eta odoletan ari zen. Hark azaldu zienez, liskarrean parte hartzen ari zen gizonetako batek bere neska-lagunari sexu ukituak egin eta laidoztatu zuen. Hari aurre egiten saiatu omen zen, baina kalera atera eta hari ere jazarri zitzaion ustezko erasotzailea. Han bertan atxilotu zuten gizona.
Andre bati sexu ukituak egitea egotzita, gizon bat atxilotu dute Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu