Jaien bigarren egunean, blusek, neskek eta fededunek hartu diote lekukoa Zeledoni, eta Gasteizko kaleak bete dituzte. Aurorako errosarioak 30.000 pertsona inguru bildu ditu, goizeko lehen orduetan, hiriko zaindariari lore eskaintza egiteko.
Andre Mari Zuriaren egunean, baina, guztia ez da errezoa izango; bekatuek ere izango dute tarterik. Festarako prest bete dute alde zaharra, eta beste bost egunez izango dute festez gozatzeko tartea.
Ikurrinari omenaldia ere egin diote, eta aurtengo aipamen berezia emakumeen sokatira taldearentzat izan da.