Andreen osasunaren alde martxa bat egingo dute
DONOSTIA. Emakumeen Osasunaren Nazioarteko Eguna da bihar, eta horren karietara kilometro bateko martxa egingo dute gaur Donostian. Parte hartzaileak 12:00etan abiatuko dira, Anoetatik. Emakumeen osasun eskubideak bermatzeko eskatuko dute martxan. Besteak beste, abortatzeko eskubidea aldarrikatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu