Andres Landa izango da Aralarrek 2011ko maiatzeko hauteskundeetan Gasteizko Udalerako aurkeztuko duen alkategaia.
Landak azpimarratu duenez, "Gasteiz hiri sozialagoa, ekologikoagoa eta aberastasunaren banaketan bidezkoagoa" izatea nahi dute.
Batzar Nagusietarako hautagaiak barrutika: Iñaki Aldekoa eta Igor Lopez de Munain izango dira Gasteizko barrutikoak, Gorka Iriondo eta Laura Ruiz de Alegria Lurralde Jareetakoak, eta Andoni Estefania eta Imanol Fernandez Aiara barrutikoak.
Aralarren xedea "herrialdeko politikagintzara haize berria" ekartzea da. "Aro berri bat zabaldu nahi dugu, eta EAJk, PSEk eta PPk ezarri duten nepotismo ilustratuarekin amaitu”, azaldu du gaur. Herritarren iritziak eta ekarpenak jaso nahi ditu hauteskunde programa osatzen joateko, "betiere izaera ezkertiar eta abertzale indartsu batekin".
poliTIKA
Andres Landa izango da Aralarren Gasteizko alkategaia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu