Andres Urrutia Bilbon jaio zen 1954an, zuzenbidean lizentziatu zen, eta urteetan Ondarroako (Bizkaia) notarioa izan zen.1994tik, berriz, Bilbon da notario. Deustuko Unibertsitatean zuzenbide irakaslea ere bada.
Orain arte honela zegoen osatuta zuzendaritza: Herike Knörreuskaltzainburu ordea, eta Xabier Kintana idazkaria. Diruzaina, Jose Luis Lizundia, eta Jagon sailburua Andres Urrutia. Iker Sailak, berriz, Beñat Oihartzabal zuen buru.
Beraz, Andres Iñigo da zuzendaritzako kide berri bakarra.
Euskaltzainen hautaketan ez bezala, zuzendaritzarako hautagaiak ez dira aldez aurretik jakinarazten, eta hogeita lau euskaltzainetatik edonork du bere burua aurkezteko eskubidea. Berriki, Jose Antonio Arana Martijak proposamena egin zuen hautagaiek beren egitaraua plazara zezaten, hautagaitza berretsi baino lehenago, baina ez zen proposamena onartu.
Euskaltzaindia
Andres Urrutia izango da euskaltzainburu berria, Haritxelharren ordezkoa
Gaur goizean aukeratu dute euskaltzain osoek Bilbon, akademiaren egoitza nagusian euskaltzainburu berria: Andres Urrutia, 1988tik kargu horretan izan den Jean Haritxelharren ordezkoa. Euskaltzainburuarekin batera ondoko karguak nork beteko dituen ere erabaki dute: euskaltzainburu ordea Beñat Oihartzabal izango da, idazkaria Xabier Kintana, diruzaina Jose Luis Lizundia, Jagon sailburua Andres Iñigo eta Iker sailburuak Henrike Knörr.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu