Kazetaritza

Ane Irazabali emango diote Euskal Kazetari saria

Antton Olariagari omenaldia egiteko baliatuko dute azaroaren 20an Bilboko BBK aretoan egingo den sari banaketa.

Ane Irazabal kazetaria, Argia saria jaso berritan. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
2017ko azaroaren 8a
15:16
Entzun

Euskal Kazetarien Elkarteko eta Kazetarien Euskal Elkargoko epaimahaiak egin du aurtengo saridunen aukeraketa. Ane Irazabal berriemailearentzat izan da sari nagusia, gerra guneei buruz informatzen egindako lanagatik. Batez ere, Ekialde Hurbilean ibilia da Irazabal, eta errefuxiatuen krisiaren berri ematen aritu da azken urteetan hainbat komunikabidetan, besteak beste, BERRIAn.

Irazabal ez da, ordea, azaroaren 20ko ekitaldian izango den bakarra. Gervasio Sanchezi emango diote adierazpen askatasunaren Jose Maria Portell saria, eta Mariano Ferrer eta Iñaki Iriarte kazetari beteranoek jasoko dute Ibilbide Profesionalaren saria. Ferrer Egin egunkariaren lehen zuzendaria izan zen, eta Iriarte, Deia egunkariarena.

Zakilixut personaiak 40 urte bete berri dituela eta, Antton Olariaga marrazkilariari ere omenaldia egitea erabaki du elkargoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.