Bilboko guardiako epailearen aurrean zenbait orduz deklaratu ondoren, atzo goizaldean espetxean sartu zuten, behin-behinekoz, Jose Luis Gamarra Anesvad gobernuz kanpoko erakundeko presidentea. Ostegun iluntzean atxilotu zuen Ertzaintzak, elkarteko bazkide batek jarritako salaketaren harira, Anesvadeko diru funtsak bereganatzea leporatuta.
Herrialde txirotutetan hainbat gaitzen kontrako proiektuak bultzatzen ditu Anesvadek, batik bat, legenaren eta hiesaren kontrakoak. 1984an sortu zuen Bilboko josulagun batek, eta 160.000 bazkide ditu mundu guztian. Urtero 35 milioi euro inguru biltzen ditu elkarte horrek.
Anesvadeko presidente ez ezik, Filipinetako ohorezko Bilboko kontsul ere bada.
Gizartea
Anesvad GKEko presidentea espetxean sartzeko agindu du epaileak
Diru iruzurra egozten diote Jose Luis Gamarrari: elkartearen funtsez jabetzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu