Euskal Presoak

Angel Alcalde azken hilabeteetan jasaten ari den presioa salatu du Askatasunak

Angel Alcalde euskal presoaren egoerarekin kezkatuta agertu da gaur Askatasuna Bilboko Basurtuko erietxeko atarian emandako prentsaurrekoan. Askatasunak Alcalde azken hilabetean jasaten ari den presioa salatu du baita herenegun bihotzeko ebakuntza egin eta gero jasaten ari dena ere. Alcaldek gaitz koronario larria du eta erietxean dago minbiziak jota. Bere osasun egoerari dagokion lasaitasuna ukatzen diotela ere salatu du Askatasunak.

2006ko otsailaren 8a
16:29
Entzun
Askatasuneko Asier Virumbralesek, Imanol Heredia sendagileak eta Agurtzane Alcalde Angel Alcalderen alabak egin dute gaur agerraldia Bilboko Basurtuko erietxeko atarian; alboan jende multzo bat zegoen babesa ematen. Kezkatuta agertu dira Alcalderen egoerarekin. Osasun egoera larrian egon arren, astelehenean egindako bihotzeko ebakuntzaren aurretik eta ondoren jasaten ari den presioa salatu du Imanol Heredia sendagileak.

Askatasunak, Angel Alcaldek duen zaintza ere salatu du. Atean ertzainak dituela eta senideak bisitan joaten direnean, gelara haiekin batera sartzen direla azaldu dute. Horrenbestez, senideek "intimitaterik ez dutela"ere salatu dute. Alcaldek, bere osasun egoera larrian beharrezkoa duen lasaitasuna ukatzen diotela uste du Askatasunak. Era berean, Askatasunaren iritziz egoera honen "arazoa ez dago Madrilen". Hori dela eta, zaintzaren ardura dutenei behar duen tratua eman eta duintasunez tratatu dezatela eskatu diete.

Agerraldian jakinarazi dutenez Espainiako Auzitegi Nazionalean Angel Alcalde baldintzapean aske uzteko eskaera ere egin dute.

Joan den astean Alcalderen alabari ez zioten aita bisitatzen utzi

Joan den ostegunean (otsailak 3) Angel Alcalderen alabari eta bere abokatuari ez zieten Alcalde ikustera sartzen utzi. Alabak salatu zuenez, ertzainek "jarrera probokatzailea" izan zuten, " aita urduri jar dadin". Alabaren esanetan ETAren biktimen alargunek ez dutela bisitak egiteko aukerarik eta halakoak esan zizkioten, gazteleraz.

Alcalderen senideek Etxerat-en bidez salatu zutenez, gezurretan aritu zitzaizkion ertzainak alabari: Espainiako Espetxe Erakundeek bisita galarazteko agindu zietela esan zioten, baina, hala ere, aita ikusten utziko ziotela. Langraizko kartzelarekin harremanetan jarrita halako agindurik ez zela izan argitu zieten.

Egoera horren aurrean, euskal presoaren senideek eta abokatuek salaketa bana jarri zuten Bilboko Espetxe Zaintza Epaitegian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.