2002tik Frantziako espetxeetan preso eduki duten Angel Arrospide Espainiaren esku utzi du gaur goizean Frantziako Poliziak, La Jonqueran (Katalunia). Espainiako polizia indarrek ez dute atxilotu, ordea, eta aske geratu da. Askatasunako iturriek agertu dutenez, Hernani (Gipuzkoa) jaioterrira bidean da.
Frantziako Poliziak atxilotu zuenetik Fleury, La Sante, Osny, Fresnes, Villaneuve eta Muret Seysseseko espetxeetan eduki dute preso.
Presoak
Angel Arrospide aske geratu da Frantziak Espainiaratu ondoren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu