Efe albiste agentziak azaldu duenez, atxilotutako Espainiako Poliziako kideak Angel Berroeta hil aurretik haren emazteak eta semeak izan dute eztabaida zenduarekin, eta horrekin lotuta atxilotu dute semea.
Nolanahi ere, Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak esan du oraindik gertakariak ikertzen ari direla, eta ez du beste azalpenik eman. Poliziaren emaztea eta atxilotutako gaztearen ama, berriz, erietxe batera eraman dute, agi denez, nerbio krisi batek jota.
Angel Berroetak 61 urte zituen,eta lau seme-alabaren aita zen. Gurasoak elkarteko kide izana zen, eta haren bi seme atxilotuta egonda daude ustez kale erasoekin zerikusia zutelakoan.
Hilketa Iruñean
Angel Berroeta hil duen poliziaren semea ere atxilotu egin dute
Angel Berroeta Iruñeko Donibane auzoko okindegi bateko nagusia tiroka hil du Espainiako Poliziako kide batek. Hara inguratu diren kazetariek jakin ahal izan dutenez, polizia okindegiaren gainean bizi da, Martin Azpilikueta kaleko 18. atarian. Lehendabizi, emaztea jaitsi da Berroetari 'ETA ez' jartzen zuen txartela okindegian itsats zezala esatera. Ezezkoa eman dio okinak, eta eztabaida izan dute. Polizia jaitsi da gero, eta lau tiro jaurti dizkio. Nafarroako Ospitalean hil da Berroeta. Polizia, berriz, atxilotuta daukate, eta haren semea ere atxilotu egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu