Valeriano D.P.M.k larunbatean tirokatu zuen Berrueta, han zuzen ere, Iruñeko Donibane auzoko bere okindegian 'ETA ez' jartzen zuen txartel bat ezartzeari uko egin ziolako. Poliziaren emazteak eskatu zion afixa jartzeko Berruetari, eta eztabaida bero samarra izan bide zuten. Horren ondoren, Valeriano D.P.M. jaitsi zen okindegira eta tiro egin zion Berruetari. Halaber, poliziaren semeak aihotzarekin eraso bide zion okinari.
Berrueta artatu zuten larrialdiko zerbitzuek egindako txostenaren arabera, lau bala zulo zituen okinak: bat sorbalda inguruan,beste bat ipur-masailan, beste bat aurpegian, eta laugarrena pala iliakoan. Gainera, eskuin saihets aldean, labanaz-edo egindako zauria zuen.
Hilketa Iruñean
Angel Berrueta hil zuen Espainiako polizia espetxean sartu dute
Larunbatean Angel Berrueta iruindarra tiroka hil zuen Espaniako polizia espetxean da atzodanik. 45 urteko Valeriano D.P.M. da Berrueta hiltzeagatik kartzelatu duten polizia, eta haren seme bat ere atxilotuta daukate, ustez, aihotz batekin eraso egin ziolako Berruetari. Hala ere, semea espetxeratzeko agindurik ez dute eman oraindik. Ildo horretatik, 20:00etan egingo dute Angel Berruetaren aldeko hileta elizkizuna, eta ordu berean egingo dio ezker abertzaleak omenaldia, Iruñeko Donibane auzoko Jasokundearen plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu