"Egiaren berrezarpena eta erreparazioa, udalari dagozkion bezala" ematea adostu du Iruñeko udalak; UPNk eta PSNk aurkako botoa eman dute. Hilaren 13an beteko dira 12 urte Berrueta hil zutela: 2004ko martxoaren 11an gertatutako Barajaseko atentatuak ETAk egin zituela salatzeko kartela ez zuen okindegian jarri nahi izan, eta tiroz hil zuten Valeriano de la Peña poliziak eta haren seme Miguel Jose de la Peñak.
Urteurrenaren egunean, hain zuzen, omenaldia egingo diote Iruñeko Donibane auzoan, Berrueta zenaren okindegiaren aurrean.