11 urte bete dira Valeriano de la Peña Espainiako poliziak eta haren seme Miguel Jose de la Peñak Angel Berrueta tiroz hil zutela, haren okindegian, Iruñeko Donibane auzoan. 2004ko martxoan Gertatutakoaren aitortza eskatzeko, omenaldia egin diote senide eta lagunek okindegiaren aurrean.
Berruetaren eta Kontxi Santxizen argazkiak bertan zituztela omendu dituzte. Berrueta hil izana salatzen ari zirela Hernanin, Ertzaintzak eginiko karga batean bihotzekoak jota hil zen Santxiz.