euskal herria

Angel Berruetaren aldeko plataformak "egia, aitortza eta erreparazioa" aldarrikatu ditu

Martxoaren 13an zortzi urte beteko dira Berruetaren hilketatik; senide eta bizilagunek haren aldeko plataforma aurkeztu dute.

2012ko otsailaren 10a
17:31
Entzun

Angel Berruetaren aldeko plataformak "egia, aitortza eta erreparazioa" eskatu ditu gaur Iruñean, eta aldarrikapen hori otsailaren 17ko udalbaltzara eramango dutela jakinarazi dute. Berrueta 2004ko martxoaren 13an hil zuten Polizia Nazional, bere okindegian.

"Sentsibilitate ezberdinetako lagunek" osatu dute plataforma, eta aurkezpenean adierazi dute Berruetak "omenaldi hori eta gehiago merezi duela".

Zortzi urte horietan Nafarroako erakundeek "inongo aitormenik" ez egitea salatu dute, baita Berruetaren aldeko plaka bat jarri, eta Udalak kendu izana ere. Horrela, biktimekiko bi tratamendu erakusten ditu Udalak, haien arabera.

Berruetaren omenezko blog bat martxan jarri du plataformak: angelgogoan.blogspot.com

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.