Angel Juanes epailea hautatu du gaur Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ) Espainiako Auzitegi Nazionaleko presidente izateko. 21 botoetatik 11 jaso ditu.
Demokraziarako Epaileen taldeko kidea da Juanes. San Pablo de los Montesen (Toledo, Espainia) jaio zen, 1947an, eta 1978an hasi zen Justizian beharrean. Donostian lan eginda dago.
Irailaren 24tik hutsik zegoen Auzitegi Nazionaleko presidente kargua, ordura arteko buru Carlos Divar Auzitegi Goreneko lehendakari izendatu zuelako CGPJk.
Angel Juanes da Espainiako Auzitegi Nazionaleko presidente berria
Demokraziarako Epaileen taldeko kidea da, eta Donostian lan eginda dago. Carlos Divarren lekua hartu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu