Lehia hertsia iragartzen zen ipar Angelun eta hauteskunde hauetan ezustekorik izan bada, Angelukoa dela erran daiteke. Claude Olive UMPko kideak 3.066 (%51,87) boz bildu ditu, PSeko Gerard Cazaux hautagaiak 2.845 (%48,13) lortu duelarik. Jean Espilondo sozialista da Angeluko auzapeza.
Atharratzeko kantonamendua salbu, Angelukoa da ezkerretik eskuinera doan kantonamendu bakarra eta garrantzi berezia du hirigunean gertatzen delako, Lapurdi kostaldean.
Azpimarratzekoa da, hala ere, hautesleen erdia baino ez dela joan boza ematera.